Pobreziaren aurpegi izkutu bat

(Uriolan argitaratua) 2012/11/15

Negua hurbil-hurbil daukagu eta pobreziak izkutatzen duen arazo bat berriro azaleratuko da, pobrezia energetikoa. Esan dezakegu pobrezia pobrezia dela eta argia edo berogailuak arazo ekonomikoengatik piztu ezin dituzten pertsonak txiroak direla, baina arazo honi denboratxo bat emango diogu.

enchufe_flickr_content.jpg

Pobrezia ez da egungo krisian sortu den zerbait baina egia da 2008tik aurrera, sistema kapitalistaren krisi-finantziarioa hasi zenetik, areagotu egin dela. Esan beharra dago Euskadiko biztanleen ia %11a pobrezian sartzeko arriskua duela (237.000 biztanle) eta, askoz larriagoa dena, kopuru handi horrek denbora luzea daramala egoera horretan. Gainera, Euskadiko biztanleen %3,7a, (81.000 biztanle), 337€tik beherako diru-sarrerak dituzte. Sistemaren krisiak beste kontzeptu berri bat ekarri du: langilee txiroena. Krisi aurretik, nahiz eta soldata oso altuak ez eduki, langile gehienek, gutxi gorabehera, asetzen zituzten haien beharrak.  Momentu honetan, egoera hori bukatu egin da eta prekarietateak, aldi baterako lanek eta soldata txikiek gora egin dute. Langile pobreak gero eta gehiago dira. Bai, Euskadin ere bai.

Euskadin DBE (RGI) eta beste politika sozialen bidez pobreziaren egoera pairatzen duten pertsonen kopurua gutxiagotu egiten da baina sistemak, oraindik, pertsona asko kanpoan uzten ditu eta, are gehiago, krisiak ekarritako prekarietatearen kronifikazioarekin.

Baina zer da pobrezia energetikoa? Pobrezia , fenomeno sozial guztiak bezala , fenomeno konplexua da eta nahiz eta datu ezberdinak izan, saiatuko gara kontzeptua garatzen. Pobrezia energetikoaren terminoa Ingaleterran sortu zen 60-70 hamarkadetan eta 1991. urtean Brenda Boardman irakasleak horren definizio bat proposatu zuen. Haren definizoaren arabera, “etxebizitza tenperatura egokia ezin lortzea, edo lortzeko diru-sarreren portzentaje handiegia erabili beharra da pobrezia energetikoa”. Etxe bakoitzeko diru-sarreren %10a zehazten da limite gisa; hortik gora, kontzeptuaren definizioan sartuko lirateke etxe horiek.

Pobreziaren islak energiarekiko gora egin du hitz egindako faktoreengatik, hau da, krisiak sortutatako egoerengatik eta prekarietateagatik baina baita energiaren prezioaren igoerengatik ere eta etxe gehienen efizientzia energetikoa oso txarra delako. Estatu Espainiarra Europar Batasunean energi-prezioak garastien duen herrialdea da; soilik Maltaren eta Txipreren atzetik eta 2001 eta 2015 urteen artean %110 baino gehiago igo egin dute prezioa. Esan dugun bezala, Euskadiko etxe gehienak 1980 baino lehenago eraikita daude eta ez dituzte betetzen isolamendu energetikoaren oinarrizko urratsak.

Egoera honek eragin larriak sortzen ditu bai osasunean, bai ingurugiroan eta, noski, bizi kalitatean. Adibidiez, Estatu Espainiarrean 2.300 heriotzetan eragina izan zuen pobrezia energetikoak 2014 urtean.

Zer egin ahal dugu egoera honi aurre egiteko?

Egia da Euskadiko herri batzuetan neurriak hartu direla egoera honi aurre egiteko , adibidez Bilboko Udalak itun bat sinatu zuen Iberdrolarekin energia ez mozteko laguntza publikoak pertsona onuraduneei heldu bitartean. Egia esateko neurri honek diru publikoa enpreseei bideratzen die eta, azkenean, pobreziaren egoera mantentzen da baita multinazionalen etekinak ere.

Eredu ekonomiko eta energetikoari buelta eman behar diogu, estatuak eta erakunde publikodek ekonomian indarrez sartu behar dira eta sektore estrategikoetan enpresa publikoak sortu ala berreskuratu. Sektore estrategiko hoiretan, energetikoa da garrantzitsuenetarikoa eta ezinbestekoa da bai pobrezia energetikoa ekiditeko, bai kontsumitzaile gehienek ordaintzen duten prezioa jaisteko, bai industriek ordaintzen duten prezioak jaisteko eta bai energia berriztagarrien aldeko apustu sakona egiteko.

Jakina zaila izango dela baina arazoak sustraitik konpondu behar ditugu. Dena den, borroka horrek jarraitzen duen bitartean, beste gauza batzuk egin litezke. Energia etxe guztietan bermatzeko bono soziala bermatu behar da eta, nahiz eta Auzitegi Konstituzionala haren kontra joan den, enpresek ordaindu behar dute. Estatuak etxe energiaren BEZa jaitsi behar du oinarrizko behar bat delako pertsona guztientzat.

Euskadin pobrezia energetikoari aurre egiteko plan bat eratu behar da; Estatuari presionatu behar zaio han hartu behar dituen neurriak har ditzan baina  guk ere, Euskadin, neurriak hartu ahal ditugu. Esaterako, pobrezian murgilduta dauden pertsonen etxeen isolamendua hobetuz laguntza publikoen bidez (gainera lan sorrera sustatzeko plana izango litzateke).

Beti bezala, borondate politikoa behar da neurri hauek aurrera eramateko baina borondatea borondatearekin lortzen da ala gizartearen mobilizazioaren bitartez. Lanera.

Anuncios
Esta entrada fue publicada en ETXEKO POLITIKA. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s